XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DABID: Tartalo deitzen baldin bada, tartak egingo ditu, ezta?

Goseak nago!

Tarta bat nahi dut!

TANIA: Ez esan txorakeriarik eta sar gaitezen Tartalo dagoen ala ez ikusteko.

DABID: Sartu beharko, bai, baina neskak lehenbizi.

(Ikusleei) Hauxe detailea!

Tania kobazuloan sartzen da.

Oso urrutian dagoenez, neska koskorra izan arren, txiki-txiki bihurtu da.

Txotxongilo-panpina dirudi.

Ahotsa harena da, horretan ez dago inolako zalantzarik.

TANIA: Zein ilun dagoen. Dabid, sar zaitez.

DABID: (Beldurrak airean) Itxoin pixka bat.

Zapaten lokarriak lotu behar ditut.

TANIA: Tartalo erraldoia da.

Bospasei metroko erraldoia omen da... Dabid!, noiz sartuko zara?

DABID: (Dardarka) Sei metroko erraldoia. Ai ene!

TANIA: Dabid!

DABID: Ba-ba-no-noa... baina nire betaurrekoek ez dute argirik, linterna bat beharko nuke.